XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Populu bakotxari da bere buruaren gobernatzea.

Denek izan dezatela anaitasuna, beren arteko lokarri...

Denek goza ditzaztela lurreko ontasunak, aberatsago direnek pobreagoak lagunduz.

Denek elkar adituz, egin dezatela lur huntarik, lore desberdinez apaindu baratze baketsu maitagarri bat.

Holako erakaspena ukatzea da Elizaren erakaspenetik baztertzea.

Zoritxarrez, katoliko zonbeitek, ez-jakinaz, saldukeriaz edo duten gehiegiaz biluzi ez nahiz, ez dute onhartzen holako erakaspenik eta berdin oldartzen zaizkiote.

Gure Elizak, gizonez egina baita, bertze edozoin gizon taldeek bezala, izan ditu eta baditu, Judas iduriko saltzaileak.

Nere iritziz, gaurko asko Euskaldunen nahia edo bederen nahikundea da, beren nortasuna zaintzea eta azkartzea, eta ere, Euskadiren agintaritza beren eskuetan ukaitea.

Zer nolako agintaritza behar ote dugun, hortan gutarteko ikusbideak desberdinak dira.

Batzuek nahi ginuke gure buruaren jabetasun osoa.

Bertze batzuentzat, hobe litake Euskadi elkartzen balitz inguruko nazioekin, heiekin libroki muntatzeko, denena eta denentzat litaken agintaritza bakar bat.

Ez da Elizaren egitekoa erakustea Euskalduneri, zoin litaken heientzat gobernu molderik hoberena.

Hori da, Euskaldunek berek eta beren baitarik erabaki behar dutena.

Elizaren gaia eta egin beharra da, oihuzkatzea populu bakotxari zor zaiola askatasuna eta beraz, bere burua libroki gobernatzeko ahalmena.

Gaur egun, ez Parisek eta ez Madrilek, ez dute onhartzen euskal populua izan dadin bere buruaren jabe.

Gure Jainkoak, nere aita eta ama egin zituen sortzez Euskaldun.

Bat sortu zan Naparroan, bertzea Lapurdin.

Bainan, gizonen legea gatik, nere ama egin zuten paperez espainol eta nere aita paperez frantses.

Eta gaur, gizonen legeez debekatua zait neri, hemengo muga trebesatzea, nere amaren familikoak ikusteko.